Amaiurko Gazteluaren inguruan Iñaki Sagradok idatzi duen liburuaren aurkezpena eginen da azaroaren 20an, ortzirala, 19:30ean Arizkunenea Kultur Etxean. El Castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra da liburuaren izenburua eta Pamiela argitaletxearekin kaleratua da. Ez da Amaiurko Gazteluari buruz idatzi den lehenbiziko liburua, baina liburu honek hainbat berrikuntza omen ditu. Idazlearen arabera, «bataila famatuaren ondotik gazteluak izan duen bizitza eta batailako hainbat datu berri ere ageri dira: hildakoak non ehortzi zituzten, setioa nolakoa izan zen, barruan ziren hainbatek nola egin zuten ihes gauez...».