Eskolarekin arazo larria izanen du Iruritak heldu den ikasturtean. Azken zazpi urteotan, eskola berria eskatzen ari dira gurasoak, baina kontuari ez zaio aterabiderik eman. Arazoa bere puntu gorenera ailegatzen ari da hurrengo ikasturteari begira.
Azken bi urte hauetan, eskolako Guraso Elkartearen bidez egin diren diligentzia eta saiakera guztiek ez dute erantzun onena hartu. Nafarroako Gobernutik eman den irtenbidea gelak erdibitzea izan da, baina neurriz ttikiegiak gelditu dira. Izan ere, orain dela hamar urte 30 ikasle sartzen ziren tokian, orain 60 baino gehiagok sartu behar dute.
Arazoa behin betikoz akitu dadin, lanean segitzen dute Guraso Elkartean. Lantaldeak osatu dituzte, eta bertzeak bertze, hurbiltzen ari den arazoa herritarrei ezagutzerat ematea da helburua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Batzordera joateko asmoa ere badute, espazio arazo honi behin betikoz soluzioa emateko. Gaiari segida eginen diogu TTIPI-TTAPAn.