Barricada taldea Lekarozko institutuan izan da La tierrra está sorda bere hondarreko lana aurkezten. Institutuetako DBHko 2. mailako geletan aurkezten ari da eta horien artean, Lekarozkoa ere bisitatu du. Lan honetan, Gerra Zibilak errepublikarren aldean utzi zituen historiak, bortxaketak... landu dituzte, sufrimenduari eman diote hitza. CDa liburu batekin osatua dago eta honetan azken hiru urteetan bildutako testigantzak irakur daitezke.