Urtea akitu bitartean eginen diren hainbat obra finantzatzeko 1,2 euroko kreditua eskatuko du Udalak. Horrela onartu zuten NaBaik eta UPNk ahobatez azaroaren 2an egindako bilkuran. Kreditu hau eskatuta, zorpetze-maila %15,76koa izanen da –eta gehienez onartutakoa %22koa da–.
Eginen diren lanen artean, bertzeak bertze, Baztango 15 herrietako karrika, bide eta toki publikoen izenak eguneratzea izanen da. Izendapena eguneratu zen azken aldia orain dela 26 urte izan zen. Lan honetarako herrietako alkateen, herritarren eta Tracasa (Katastroko Lanak) erakundearen laguntza ezinbertzekoa izanen da.