Ikasbidaiko gastuei aitzin egiteko, Lekarozko Institutuko ikasleek boletoak salgai paratu eta zozketa egin dute aurten ere. Elizondoko ferietan egin zuten, baina janariz betetako saskiaren zenbaki sarituaren jabea oraindik ez da agertu. 1.255 da zenbakia eta zozketa egin zenetik 15 eguneko epea izanen du ikasleekin harremanetan jartzeko. Bertzela, 911 zenbakiarentzat izanen da saria.
Tonbola bat ere egin zuten eta hamar sariak honela banatu zituzten.
1. saria (Saskaitz hotelean bi lagunendako asteburua) Arantxa Zelaiarentzat;
2. saria (Antxitonea trinketean afaria bi lagunendako) Ane Ballarenarentzat;
3. saria (Sobrino ostatuan bi lagunendako afaria) Amaia Elizagoienentzat;
4. saria (Eguzkialde ostatuan bi lagunendako afaria) Isabel Laurnagarentzat;
5. saria (Goizalde ostatuan bi lagunendako afaria) Ana Dozagaratentzat;
6. saria (Eskisaroi jatetxean bi lagunendako afaria) Oihana Retegirentzat;
7. saria (Jaimerena ileapaindegian ile mozketa) Maite Etxeberriarentzat;
8. saria (Jaione Estilistan ile mozketa) Kristina Urtasunentzat;
9. saria (Mª Jesus ileapaindegian ile mozketa) Irune Primentzat;
10. saria (Adarra Jo musika-dendan hilabete bat dohainik) Pilartxo Elizagoienentzat.
Sari hauek biltzeko, bi zebaki hauetako batera deitu behar da: 638 333175 edo 686 330629. Jasotzeko azken eguna azaroaren 16a izanen da.