Nafarroako buruz buruko txapeldun kadete mailan

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 3a

TTIPI TTAPA

Nafarroako buruz buruzko pilota txapelketaren finala jokatu zen urriaren 9an Labriten eta kadete mailan, Txarutako Joseba Apez­tegia 15 urteko iruritarrak 18-9 irabazi zion Etxarri Aranaz­ko Adur Lasari. Haseran urduri ibili zen iruri­tarra, markagailuan gibeletik, baina abudo lasaitu eta txapela irabaztea lortu zuen. Apeztegiak erran digunez, «hasieran ez nuen pen­tsatzen txapela irabaztea, baina azkenean nahiko e­rraz lortu dut, finalerdian ere 18-1 irabazi bainuen. Zaramagan binaka irabazi nuen, baina hau da nere txapelik handiena».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun