Karlos Mugiroren laburra saritua

Maite Oteiza 2009ko azaroaren 3a



Notes on the Other ­ Sergio Oksmanek zuzendutako eta Karlos Mugiro elizondarrak idatzitako film laburrak  sari nagusia eskuratu du Varsoviako XXV. jaial­dian.
Cadiz, Amsterdam, Florentzia, Lisboa… Dagoeneko, Oksman eta Mugiroren lana jaialdiz jaialdi dabil emaitza eta kritika ezin hobeak lortuz.
Laburrak 14 minutuko iraupena du eta 2008ko Sanferminetan eta AEBetako Key Westen (Florida) eta Idahon grabatua da. Istorioa 1924an kokatua dago. Sanferminetako egun batean, Ernest Hemingwayk Iruñara egindako lehen bisitetako batean, egiazko Hemingwayk bertze bat izan nahi omen zuen. Eta laburra hipotesi horren ingu­rukoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun