Plaza berria egiteko lehenbiziko desjabetzeak egiten hasi da Udala

Maite Oteiza 2009ko azaroaren 3a

Eliza ondoko haur-parkean aparkalekua eginen da

Santiago eta Jaime Urrutia karriken artean, plaza berri bat sortzeko asmoz, Udala lehenbiziko pausuak ematen hasi da. Hala, lehenago Hotel Lazaroren garajea zena desjabetzeko tramiteak hasi ditu. Hotel Lazaro (Santiago Ka­rrikan) eta Arizkunenearen (Jaime Urrutia Ka­rrika) artean plaza be­rria kokatuko dute. Ho­rrekin batera, plaza berria egiten denerako, Nafa­rroako Kutxaren lorategia zena ere murriztu da lurrazpiko edukiontziak paratzeko.
Foru Plaza berritzearekin batera, Eliza ondoko haur-parkean, aparkalekua egiteko asmoa dago, gaur egun, plaza ondoan dagoena ordezkatzeko. Eliza ondoko aparkalekua egiteak, ordea, haurren gurasoen kezka piztu du, nahiz eta Udalak haur-parkea mantenduko dela erran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun