Kiloko onddoak Erratzun

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 3a

ttipi-ttapa


Gisa eta neurri guzietako on­ddoak agertu dira azken aldian bazter guzietan. Bada erratzuarrek ere harra­patu dituzte, eta tartean ederrak. Goiko argazkian ageri den kiloko on­ddo hori aurkitu zuen, erraterako, Santiago Ibargaraik. Eta behekoan ageri den 1,250koa Jokin Bengoetxeak. Otordu majoa egin izanen dute biek ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun