Elizondoko Udazkeneko feria bikaina izan dute ortziral eta larunbat honetan. Ortziraleko Nekazarien Egunean, eguraldi ederrak lagunduta, aspaldian Merkatuko Plazan ikusten ez zen azienda kopurua plazaratu zen. Batzuk ziotenez, sekulan ez zutela hainbertze aziendarik ikusi ferietan. Behiak ez ezik, zaldi eta behorrak, ardi eta ahareak, astoak… Sektorea krisian izanagatik, Baztango baserritarrek beraien aziendak plazara eraman zituzten. 300 salmenta postu inguru zeudela kontuan hartuz, Elizondoko karrikek gainezka egin zuten.