Elizondoko Udazkeneko Feriak ortziral eta larunbatean ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 30a

Azienda aunitz espero dira ortziralean Elizondoko Merkatu Plazan. TTIPI TTAPA

Euskal zerrien pintxoak eta bertsolariak izanen dira aurten

Elizondoko feriak ospatuko dira ortziral eta larunbatean eta urtero bzala, aziendak, baserritarrak, herritarrak eta kanpotik etorritakoak eta karrikako saltzaileak bilduko dira Foru Plazan, Jaime Urrutia, Pedro Axular, Giltxaurdi eta laxoa plazan. Aurten, Abastos plazan liburutegia egiteko lanean ari direnez, han ez da posturik paratuko. Halere, ortzegun arratsaldean, lekua hartzeko eromen hori bizitu zuten saltzaileek eta lehen aldiz lan horietan aritu diren Elizondoko alkate eta kargodunek. Izan ere, saltzaileek ordaintzen dituzten tasak
Merkatuko Plazan izanen dira aziendak eta laxoa plazan nekazaritza eta abelzaintzarako tresneria paratuko da. Euskal zerrien pintxoak ere banatuko dira plaza inguruan. Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak ere izanen dira Merkatu Plaza inguruan.
Larunbatean, berriz, Atsoferie ospatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun