1.500 kilo sagar jo ziren X. Kirikoketa Egunean

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 26a

Behi eta asto gurdietan ekarri zituzten sagarrak eta gero, Jo ala Jo taldekok kirikoketa doinuan jo zituzten. TTIPI TTAPA

Sagarra gurdietan eraman zuten Gamioxarrera

Giro ederrean joan zen larunbatean Kirikoketa Egunaren hamargarren edizioa. Lehen aldiz, sagarrez beteriko bi gurdi ailegatu ziren Arizkungo Gamioxarrera. Gurdietako bat tiratzen bi behi zeuden eta bertzea asto batek garraiatzen zuen. Dantzariek arkua ere egin zieten gurdiei eta gurdizainei. Guzira 1.500 kilo sagar jo zituzten aitzinako moduan Gamioxarrean, baina sagar urtea izan ez denez, gehiena kanpotik ekarria zen. Nafarroako sagardoak dastatzeko eta pintxoak eta gaztainak jateko aukera ere izan zen.

Zikiro jatearen ondotik, herriko txistulariak, albokariak, txalaparta eta Atarrabiako Mikelats dantza taldeak eta bertze hainbatek giroa berotu zuten eta arratsean kontzertua izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun