Kirikoketa Bestaren hamargarren besta eginen da urriaren 24an Arizkunen

TTIPI TTAPA 2009ko urr. 21a, 12:41

Kirikoketa Eguna iragartzeko kartela. TTIPI TTAPA

Egun osorako hainbat ekitaldi antolatu ditu Jo ala Jo taldeak

Aurten hamargarren aldiz Kirikoketa Besta eginen da urriaren 24an Arizkunen. Jo ala Jo Kultur Taldeak egun osoko egitaraua antolatu du aldi honetan ere.
Goizeko 11:00etan Gamioxarrea dolareko irekiera eginen da: sagardoa modu tradizionalean eginen da, XVIII. mendean egiten zen bezala. Horrekin batera, sagar jotzea, estutzea, patsa prentsatzea eta zuku dastaketa eta kupelaratzea eginen dira.
Nafarroako sagardoak dastatzeko eta pintxoak eta gaztainak jateko aukera ere izanen da.
14:30ean zikiro jatea izanen da Arizkungo frontoian.
Bazkalondoan Baztango kirikoketariak, Amaiurko txalapartariak, Iparraldeko txalapartariak, Fanfarremifa eta Haizegoa fanfarreak eta Mikelats dantza taldearen saioa izanen dira. Horretaz gain, nahi duenak txalaparta jotzeko eta dantza herrikoiak dantzatzeko aukera izanen du eta giro ezin hobea izanen da.
Arratsean kontzertuak izanen dira Komando Kastaña taldearekin eta talde sorpresaren batekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun