Heldu den urteko maiatzean irekiko da Arraiozko Leclerc supermerkatua

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 19a

40 lanpostu zuzen sortuko direla adierazi du Urtelor elkarteak

Arraiozko merkataritza gunearen bultzatzaile den Urtelor elkarteak jakinarazi duenez, bere lankidetza E. Leclerc taldearekin finkatu du, supermerkatu bat kudeatzeko asmoz.
Beraz, Arraiozko supermerkatua Lecrerc supermerkatua izanen da.
Prentsa ohar batez jakinarazi dutenez, Baztan-Bidasoarentzat, E.Leclerc taldearen finkapenak, 40 bat lanpostu zuzen sortuko ditu lekuan berean, baita hainbat zeharkako lan ere (azpiegituren eraikuntza eta salerosketa sailak sortuko dituenak).


Langilegoaren kontratazioa
Langilegoaren kontratazioa bi txandetan eginen da, lan postuak eskatzen duen esperientziaren arabera:
Lehenik, Baztan-Malerreka aldean bizi diren lankide esperimentatuak, ibilbide
arrakastatsuarekin (frogatu daitezkeen bi urtez gutienez), hornitzaileekin, tratuko jakitatea, lan gaitasuna, autonomia finkatu helburu komertzialak erdiesteko moduan, eta borondatea bere lan taldea kudeatzeko eta zuzentzeko. Dagoeneko, langile mota honen bila dabiltza. Epe laburrean, sei arlo arduradun hartu nahi dira, harategia, urdaitegia, arraindegia, okindegia, gozotegia eta fruta eta barazkietarako; janari lehor arduradun bat, produktu freskoen arduradun bat eta oihal-bazar-produktu tekniko-botika eta lurrindegia eta ordain kutxetarako arduradun bat.


Merkataritza munduaren esperientzia berezirik gabeko lankideak ere hartuko dira ondotik, Baztan-Malerreka aldean bizi direnak. Mota honetako langileen kontratazioa, 2010 urte hastapenean eginen da, maiatzeko zabaltzekoa den supermerkatuarentzat.

Kurrikulumak igortzeko helbide elektronikoa honako hau da:
leclerc.baztan@terra.es.



Lekuko lantegi ekoizleekin harremanak
Oharrean ageri denez, E.Leclerc Baztan/Bidasoak gogoa du harremanetan sartzeko lekuko enpresekin, Baztan/Bidasoan egiten diren produktuen salmenta sustengatzeko (azienda hazkuntza, fruta eta barazkiak, araindegia, esnekiak, eztia gozokiak, edariak, eskulanak …)
Enpresa interesatuek beren xedeak bidali dezazkete helbide hauetara :
Baztandis, S.L.; Santiago karrika 15, 3. A; 31700 ELIZONDO edo lecrerc.baztan@terra.es helbide elektronikora.

Salmentan edo zerbitzu arloan berezko negozioa nahi dutenentzat ere areto komertzial txiki batzuk errentan emanen dituzte, gune modulable batean. Azpiegitura hauen planoak eta neurriak arestian aipatutako helbidetan eskatzen ahal dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun