Gaur hasi eta Pilarika Egunean akituko dira Gartzaingo bestak

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 9a

ttipi-ttapa

Ortziral arratsaldean botako den txupinazoarekin hasiko dira lau eguneko bestak. Egunez egun hona hemen egitaraua.

ORTZIRALA 9
17:00etan txupinazoa eta ezkil-jotzea. 17:30­ean mus zimizte txapelketa. 22:00etan Baztan-Zopak Trinketean. 00:00etan dantzaldia KUPELA taldearekin. 06:00etan zinger jatea.


LARUNBATA 10
Haur eta Gazteen Eguna
10:00etan argisoinuak. 14:00etan gazte bazkaria. 16:00etan gazte jokoak. 16:30ean Gorriti eta bere animaliak. 18:00etan haurrendako txokolatada. 19:00­etan dantzaldia KALAKAK taldearekin. 20:00etan triki-bertso poteoa. 21:30ean Mutildantzak. 22:00etan patata tortilla jatea frontoian. 00:00etatik aitzinera rock kontzertua: HURTO eta KOMANDO KASTAÑArekin. Ondotik dantzaldia GABEZIN taldearekin.

IGANDEA 11
Herritarren Eguna
10:00etan argisoinuak.
12:00etan Meza Nagusie. 14:00etan zikiro jatea. Ondotik boletoen zozketa eta trofeo banaketa. Segidan dantzaldia MIKEL SALABERRIREKIN. 22:00etan Mutildantzak. 22:30ean luntxa. Ondotik gaupasa MIKEL SALABERRIREKIN.

ASTELEHENA 12
Pilarika Eguna
10:00etan argisoinuak. 12:00etan Meza Aixteiko ermitan. Ondotik luntxa. 19:00etatik 22:00­etara dantzaldia KALAKAK taldearekin. 22:00etan GAIXOA NI eta besten akabaila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun