Lander Santamariak zinegotzi kargua hartu du

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 9a

Urriaren 5az geroztik, Lander Santamaria NaBaiko zinegotzia da. Iragarri bezala, Miguel Angel Garaioak utzitako hutsunea beteko du eta oraindik guztiz zehaztua ez badago ere, baliteke kirola, gizarte ongizate eta osasun kontuetaz arduratzea. Honenbertzez, Diario de Noticias egunkariko lana momentuz alde batera uztea erabaki du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun