100 urte bete ditu Maxima Arretxea gartzaindarrak

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 9a

TTIPI TTAPA

Gutti dira ehun urte egitera ailegatzen direnak, baina Maxima Arretxea Arre­t­xea gartzaindarra horietako bat da. Irailaren 28an mendeurrena bete zuen. Gartzaingo Etxa­barren etxean jaioa, Aldekoan bizi da gaur egun, eta lehenbiziko mendeurrena ospa­tzeko, seme-alaba, biloba eta birbiloben ondoan pasatu zuen eguna. Osasun onean dago Maxima eta memoriak ere ez omen dio hutsik egiten. Mugikortasun arazo batzuk ba omen ditu, baina ehun urtera ailegatuta itxura ona duenik ezin ukatu. Aunitz urtez Maxima!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun