Gas naturala laster etxean

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 9a

Lesakatik Elizondoraino doan gasbideko lanetan bi milioi eurotik goitiko gastua egin du Gas Navarra enpresak Baztanen.
Arraioz, Elbete, Elizondo, Irurita eta Oronoz-Mugairiko 1.600 he­rri­tarrengana ailegatuko da gas naturala eta joan den astean Elizondoko kiroldegian egindako aurkezpenean iragarri zutenez, laster izanen da zerbi­tzua etxeetan.
Aipatu aurkezpenean Gas Navarra enpresako ordezkariek eta Virginia Aleman alkateak parte hartu zuten.
Baztan-Bidasoa osoan, Gas Navarrak zortzi milioi euroko inbertsioa eginen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun