Kirikoketa Bestaren hamargarren besta eginen da urriaren 24an Arizkunen

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 9a

Bazkalondoan kirikoketariak, txalapartariak, albokariak, dantzariak... izanen dira

TTIPI-TTAPAren ai­tzineko alean iragarri bezala, aurten hamargarren aldiz Kirikoketa Besta eginen da urriaren 24an Arizkunen. Jo ala Jo Kultur Taldeak egun osoko egitaraua antolatu du aldi honetan ere.

Egitaraua
•11:00etan Gamioxa­rrea dolareko irekiera: sagardoa modu tradizionalean eginen da, XVIII. mendean egiten zen bezala. Horrekin batera, sagar jotzea, patsa prentsatzea eta zuku kupelaratzea.
    Nafarroako sagardoak dastatzeko eta pintxo­ak jateko aukera ere izanen da.
•14:30ean zikiro jatea Arizkungo frontoian.
•Bazkalondoan: Baz­tango kirikoketariak, Amaiurko txalapartariak, Iparraldeko txalapartariak, Algortako albokariak, Fanfarremifa taldea eta dantza herrikoiak.
•Arratsean kontzertuak: Komando Kastaña taldea eta sorpresaren bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun