Urriaren 3an, larunbat eguerdiko 12:00etan ezkil-jotzea eta Arrosarioko Amabirjinaren bestei hasiera emateko altxaferoa botako dute Anizen. 12:30ean haurrendako jokoak izanen dira eta 14:00etan bazkaria. 15:30ean gaztelu puzgarriak izanen dituzte ttikienek eta 18:00etan txokolate jatea. 19:30ean dantzaldia izanen da. 20:45ean Baztan Zopak eta ondotik, berriz ere dantzaldia. Akitzeko xingar jatea. Izanen dute.
Arrosarioko Amabirjinaren Eguna igandean
Igandean, urriaren 4ean, Arrosarioko Amabirjinaren Eguna ospatuko dute Anizen. 11:00etan Iratxe eta Jone txistulariekin kalejira eginen da. 12:00etan Meza Nagusia. 13:00etan otordua. 18:00etan Euskadiko III. Mailako Aizkolarien Kanporaketa jokatuko da. 18:30ean kantaldia izanen da eta akabailan afaria.
Adiskidetasun Eguna astelehenean
Astelehenean, urriaren 5ean, Adiskidetasun Eguna ospatuko dute. 11:00etan Mus txapelketa jokatuko da. 14:00etan zikiro jatea, JOXEANJELekin. 18:00etan ginkana. 21:00etan xingar jatea eta akitzeko Gizajoa Ni.