“10 urtez bertzearen larruan jartzen” izenburupean Bidelagun jardunaldia eginen da urriaren 2an Elizondoko Kultur Etxean. Jardunaldia nahi duen guziari irekia da eta gizartearen ekintza solidario eta eraldatzaileari buruz gogoeta egiteaz gain, laguntzaileak formatu eta esperientziak trukatzeko helburua dute.
Ortziral goizeko egitaraua
Egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da aurkezpenarekin. 10:30an Madrilgo Universidad Complutenseko Jose Carlos García Fajardok “Bertzearen larruan jarri” solasaldia eskainiko du. Kafea hartzeko atsedenaldiaren ondotik, 12:00etatik 13:00etara “Gazteria: nolakoa da. Nola inplikatu gizarte ekintzan. Joerak eta aukerak” solasaldia eskainiko du Javier Elzo hizlariak. Segidan, “Bidelagun 10 urte” bideo emanaldia izanen da eta gero “Praktika egokiak boluntariotzan” mahai-ingurua izanen da, Jose Carlos García Fajardo eta Javier Elzoren partehartzearekin. 14:30ean eginen den bazkariarekin akituko da Bidelagun jardunaldia.