Erremonte partida Iruritan

Maite Oteiza 2009ko irailaren 29a

Maite Oteiza

Erremontea Euskal-Jai frontoitik herrietara zabaltzeko eginahalean dabiltza azken aldian, eta hori dela eta, Nafarroako Foru Komunitatea IV Erremonte Txapelketako partida bat jokatu zuten argazkiko lau erremontistek irailaren 19an Iruritan. Ezkerretik hasita, urdinez Urrutia eta Urtasun iruritarra, Jose Jabier Elizaintzin epailea, gorriz Gaztelu eta Ezkurra eta Txuma Prim epailea ageri dira. Urdinentzat izan zen garaipena, 40-30 irabazita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun