Kirikoketa Besta urriaren 24an

TTIPI TTAPA 2009ko ira. 29a, 12:48

TTIPI TTAPA

Aurten hamargarren aldiz Kirikoketa Besta eginen da urriaren 24an Arizkunen. Ohi bezala, sagardoa modu tradizionalean eginen da, XVIII. mendean egiten zen bezala. Horrekin batera, zikiro jatea ere eginen da, eta txalaparta joaldiak eta dantza herrikoiak ere izanen dira.
Eguneko ekitaldiei buruzko xehetasun gehiago hurrengo alean emanen ditugu. Antolatzaileek, bertzalde, animatzeko deia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun