Etorkizunean Baztan nolakoa izanen den zehaztuko duen Hirigintza Plana egiteko 184.000 euroko dirulaguntza jaso du Udalak, Nafarroako Gobernuaren eskutik. 230.000 euroko aurrekontua duen plana egiteko laguntza eskatu zion bere garaian Udalak Gobernuari, eta honek onartu egin du: gastuaren %80 subentzionatuko du.
Laguntza hiru urtetan bideratuko da: 36.800 euro 2010ean; 110.400 euro 2011n eta bertze 36.800 euro 2012an. Hain zuzen, urte horretan espero da Hirigintza Plana behin behinekoz onartzea.