Nobedadeak Baztango Kirol Taldean

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 29a

ttipi-ttapa

Berrikuntzekin hasiko du denboraldia Lindutx Baztan BKTk. Eskubaloiko Lehen Maila Nazionalean ari den emakumezkoen taldeak fitxa­keta berriak egin ditu, baina aldi berean, urteetan taldean egon diren jokalari batzuek taldea utzi dute.
Gabriella Horvath hungariarra eta Angel Dumitrita errumaniarra dira jokalari be­rriak. Biak lehen lerroan ariko dira. Gainera, joan den urtean fitxatu zen Talita Daia­na brasildar atezainari kontratua berritu dio taldeak. Bertzalde, jubenilen mailatik igota hiru jokalari ariko dira denbo­raldi honetan talde nagusian: Naiara Oteiza oronoztarra eta Nerea eta Amaia Mortalena arraioz­tarrak.
Bajak ere izan dira taldean, hiru baztandarrenak eta bi atzerritarre­nak: Josune Iturzae­ta elizondarra eta Garazi Arretxea eta Ainara Unanua gartzaindarrak ez dira taldean izanen denboraldi honetan. Ildiko Valaczkai eta Kinga Toth hunga­riarrak ere ez.
Bertzalde, 2009/2010 denboraldian ere, Lindutx Baztan eraikuntza en­pre­­sa izanen da BKTren babesle nagusia. Hi­tzar­mena irai­laren erdialdean sinatu zuten bi aldeek, BKT­­ren izenean Belen Urrutia lehendakariak, eta Lindutx Baztanen izenean Aitor Nuñez, Xabier Ipa­rra­­gi­rre eta Iñaki Unanuak. Argazkia ordukoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun