Susto galanta txopoak emandakoa

Amaia eta Ainhoa 2009ko irailaren 29a

Fermin ETXEKOLONEA

Elbeteko bestetako ekitaldi nagusietako bat txopo gora­tzea izaten da, jende andana erakartzen duena. Aurtengoak, ordea, ezusteko haundia eman du. Izan ere, txopoa goratzen ari zirela erori egin zen, eta ezbeharrik eragin ez bazuen ere, arris­kutsua izan zen. Bigarren saikeran tente gelditu zen. Bertzalde, urtero bestetan egiten den zozketatako sarituak ere jakinarazi dituzte: lehen saria 3.151arentzat (lau lagunendako afaria); bigarrena 4.439rentzat (GPSa edo kamara digitala) eta hirugarren saria 1.561 zenbakiarentzat (bi gasna).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun