Almandozko frontoia

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 29a

Azaroaren 30a baino lehen, Almandozko Ederrena pilotalekua berritzeko lanek bukatuak egon beharko dute. Deialdira aurketutako 12 proposamenen artean, Udalak Elizondoko JB Iturria eraikun­tza enpresarena aukeratu du eta berari esleitu dizkio frontoia zaharbe­rritzeko lanak, 255.647,27 eurotan –zer­gak kontuan hartu gabe–. Idoia eta Maite Danboriena ahizpek egindakoa da proiektua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun