Piriniar arrazako 440 behi azienda aurkeztu ziren Elizondoko lehiaketa eta enkantera

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 28a

Azienda ederrak ikusteko eta erosteko modua ere izan da aste hondarrean Elizondon. TTIPI TTAPA

Legasako Indart anaiek hainbat sari eskuratu zituzten

Piriniar arrazako behi azienden hogeita bigarren lehiaketa enkantea egin dira aste hondar honetan Elizondon. Guzira 440 buru aurkeztu ziren, horietatik 330 lehiaketan parte hartzeko. Guzira 70 sari ezberdin eta Legasako Indart anaiak eta Zudaireko Iñiguez anaiak izan ziren sari gehien jaso zituztenak.

Enkantea motelago joan zen eta enkantera atera ziren 24 aziendetatik 14 saldu ziren. Kontuan hartu behar da, banaz bertze hasierako prezioa 2.000 eurokoa zutela. Nafarroako aretxea ere zozketatu zen eta 1.188 zenbakiari egokitu zitzaion. Eta Nafarroako Aretxea dastatzeko aukera ere eskaini zuten.
Aspina eta Conaspiko antolatzaileak gustora zeuden partehartzearekin eta Baztango Udalak nahi Elizondoko herriak emandako erraztasunekin. Izan ere, bi erakunde hauetako idazkaria den Patxi Arangurenek gogorarazi zuenez, “kasik desageruta egotetik bi urtetik goitiko 14.000 burura pasatu gara Nafarroan, ikerketan eta genetika arloan egindako lanari esker”.

 

Sariak
1-    Bizi-luzetasuna (urte gehieneko behia). Burutaingo Jose Antonio Sorbet-ek eraman zuen, 22 urte eta 15 umaldiko behi batengatik.
2-    Bururik onena: Arizkungo Isabel Agirre.
3-    Erraperik onena (behia aretxearekin): Legasako Indart anaiak.
4-    Aurkeztutako azienda-lote onena: Zudaireko Iñigez anaiak.
5-    Indize genetiko onenak dituen zezena: Irungo Antonio Agirrebarrena.
6-    Indize genetiko onenak dituen behia: Arizkungo Isabel Agirre.
7-    Baztango zezenik onena: Erratzuko Juan Jose Iñarrea.
8-    Baztango behirik onena: Gartzaingo Jokin Ramirez.
9-    Hazi-jartze artifizialaren erabilerari saria: Zudaireko Iñigez anaiak.
10-     Esplotazioaren ugalkortasunari saria: Zudaireko Iñigez anaiak.
11-     Nafarroako Aretxea eta Invac sariak: Auritzeko Pero Etxeberria eta Berueteko Miguel Arraras.
12-     8 eta 12 hilabete arteko behiak: Isabel Ibarrola (Azoz).
13-     12 eta 18 hilabete arteko behiak: Indart anaiak (Legasa)
14-     18 eta 24 hilabete arteko behiak: Juan Mari Iraola (Arraitz-Orkin)
15-     2 eta 3 urte arteko behiak: Jose Antonio Sorbet (Burutain)
16-     3 eta 4 urte arteko umatutako behiak: Indart anaiak (Legasa)
17-     4 eta 6 urte arteko umatutako behiak: Indart anaiak (Legasa)
18-     6 eta 8 urte arteko umatutako behiak: Indart anaiak (Legasa)
19-     8 urtez goitiko umatutako behiak: Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
20-     Bi urte arteko xexenak: Indart anaiak (Legasa)
21-     2 eta 4 urte arteko zezenak: Antonio Agirrebarrena (Irun)
22-     4 urtez goitiko zezenak: Indart anaiak (Legasa)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun