Piriniotako behien lehiaketa eta enkantea eginen da Elizondon irailaren 26an eta 27an

TTIPI TTAPA 2009ko ira. 25a, 14:53

Piriniar arrazako behi ederrak ikusgai izanen dira Merkatu plazan. TTIPI TTAPA

400 azienda baino gehiago ikusgai izanen dira

Aurten 22. aldiz piriniar arrazako behien lehiaketa-enkantea eginen da Elizondon, irailaren 26an eta 27an, Baztango Udalak, CONASPI eta ASPINA (Nafarroako pirenaika arrazako elkartea) antolatuta. Ohi bezala, inguruko nekazarien aziendez gain, hainbat bazterretatik etorritako nekazarien ehunka abelburu ikusgai izanen dira. Zehazki, 400 behi-inguru espero dituzte antolatzaileek, nahiz eta lehiaketan 306 aurkeztu.

Larunbatean azienden erakusketa eta afaria
10:00 aitzinetik: aziendak Merkatuko Plazan egon beharko dute.
12:00etan: Baztan-Zopak.
18:00etan: behi-azienden erakusketa. Epaimahaikideek aziendak puntuatuko dituzte.
22:00etan: parte-hartzaileen afaria.

Igandean, azoka, dastaketa, enkantea eta sariak
10:30-14:00: Baztango artisauen azoka.
11:00etan: Nafarroako Aretzea haragiaren eta Baztangoa gaztaren dastaketa.
12:00etan: behi-aziendaren enkantea.
13:00etan: sari banaketa.
Ondotik: Aspina elkarteak aretze bat zozketatuko du.
Aipatu, irailaren 25ean, ortzirala, aziendak Merkatuko Plazan sartzeko aukera izanen dela, 15:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun