Baztango Hirigintza Plan berria egiteko 184.000 euroko laguntza onartu du Gobernuak

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 22a

2012an behin behinekoz onartuko da Baztango Hirigintza Plana. TTIPI TTAPA

Plana egiteak 230.000 euroko aurrekontua du

Etorkizunean Baztan nolakoa izanen den zehaztuko duen Hirigintza Plan Orokorra egiteko 184.000 euroko dirulaguntza jaso du Udalak, Nafarroako Gobernuaren eskutik. 230.000 euroko aurrekontua duen plana egiteko laguntza eskatu zion bere garaian Udalak Gobernuari, eta honek, Lurralde eta Hirigintza Antolaketa Zerbitzuaren bitartez, onartu egin zuen irailaren 21eko batzarrean: gastuaren %80 subentzionatuko du.

 

Laguntza hiru urtetan banatua

Laguntza hiru urtetan bideratuko da: 36.800 euro 2010ean, Lurraldearen Okupazioaren Estrategia eta Modeloaren kontratu sinadura eta onarpenerako; 110.400 euro 2011n Udal Hirigintza Planaren hasierako onarpenerako eta bertze 36.800 euro 2012an. Hain zuzen, urte horretan espero da Hirigintza Plana behin behinekoz onartzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun