Gure Txokoa nagusitu zaio Beti Gazteri kadete mailako derbian

Amaia eta Ainhoa 2009ko irailaren 21a

Beti Gazteko bigarren taldeak bere lehen partida jokatu zuen igandean Mastegin. Ongi hasi zen, baina indarrez hustu etagaldu egin zuen azkenean. Aitor AROTZENA

Baztango futbol talde nagusiak garaipena lortu zuen etxetik kanpo

Asteburuan jokatutako futbol jardunaldian, kadete mailako derbia Gure Txokoak irabazi zion Beti Gazteri Matzadan.

Talde nagusiei dagokienez, garaipen bakarra, Baztanek Barañainen lortutakoa. Beti Gaztek, Gure Txokoak eta Doneztebek galdu egin zuten. Beti Gazteko bigarren taldeak ere aurkezpena egin zuen Mastegin zale aunitzen aitzinean, baina ongi hasi baziren ere, partida galdu egin zuten. Hauek izan ziren emaitza guziak:

 

Nafarroako Preferente mailan
Aurrera 1 (Joseba) – Subiza 2
Lagunak 1 – Baztan 2 (Barberena eta San Jose)

Gipuzkoako Ohorezko mailan
Real Union B 2 - Beti Gazte 2 (Beñat Saralegiren golak)

Gipuzkoako Gorengoen Mailan
Gure Txokoa 1 (Asier Larrañaga) – Martutene 1

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte B 0 – Mariño 2

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Alsasua 0 – Doneztebe 0

Jubeniletan, Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte 0 – Kostkas Miren Bihotza 4

Jubenilak, Gipuzkoako lehen mailan
Dunboa Eguzki 1 – Gure Txokoa 2 (Unai Iparragirre, Imanol Moreno)

Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Baztan – C.D.Iruña

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Gure Txokoa 2 (Mikel Aldazabal, Mikel Moreno) – Beti Gazte 1 (Kepa Txoperena)

Nafarroako Infantilen lehen mailan
Etxarri Aranaz B 0 – Doneztebe 0
Beti Gazte 8 (Koldo Ordax 4, Jon Ubiria, Jon Olaizola, Kevin eta Aitor Altzugarai) – Izarra 0

Nafarroako infantilen bigarren mailan
San Ignacio 7 – Doneztebe 1

Emakumezkoen Gipuzkoako Ligan
Beti Gazte 1 (Erika Txoperena) – Touring 3

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun