Sasoian egon behar du batek Baztango 15 herriak egun batean oinez edo lasterka zeharkatzeko! Bai horixe! Bada berriki egin duenik bada: Aitor Kortaberria eibartarrak abuztuaren 29an Baztango 15 herriak elkartu zituen, eta Amaiurko monolitoan akitu zuen itzulia. Almandozen abiatu eta Berroeta, Aniz, Ziga, Oronoz-Mugairi, Arraioz, Lekaroz, Irurita, Gartzain, Elizondo, Elbete, Arizkun, Erratzu eta Azpilkuetan barna pasatu ondotik, Amaiurren akitu zuen ibilbidea. 42 kilometro inguruko bidea egin zuen, eta denborak aunitzik inporta ez badu ere, lau orduren azpitik egin zuen itzulia: 3 ordu eta 52 minutuz.