400 litro gasolio Baztan ibaira isuriak

Maite Oteiza 2009ko irailaren 15a

Zoritxarreko edo ustekabeko istripu batean, 400 litro gasolio isuri dira Baztan ibaiara, Elizondotik pasatzerakoan. Kamioi bat Santia­go Karrikatik zihoala, ur zulo bateko estalkia edo tapa jo eta gasoil biltegia hautsi zuen, eta bertan zuen gasolio guzia erre­kara isuri zuen, Arizkunenea gibeleko aldetik kanporatuz.
Ezbeharra joan den abuztuaren 29an gertatu zen, goizean 9:00 baino lehen. Foru Polizia, Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak, Ingurumen teknikariak eta EcoIruñako langileak  istripua gertatu zen tokira hurbildu ziren, eta isurketak eragin zezakeen kaltea ahalik eta ttikiena izateko euspen-barrerak paratu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun