Baztango Udalak dirulaguntza batzuk banatu ditu zenbait kultur ekitaldietarako. Baztango Dantzariak taldeak 500.000 pezetako dirulaguntza jaso du abuztuaren 4an eskainitako «Amaiurko gaztelua» antzezlanarengatik. Helduen alfabetatze eta euskalduntze kanpainarako 244.850 pezeta bideratuko dira eta Bideotekarako materiala erosteko 35.000 pezeta.