Erakusketa interesgarria Zigako Etxezuria eta Aldekotxeberria landetxetan

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

«Haran sorginduen udazkeneko magia» lelopean, Zigako Etxazuria eta Aldekotxeberria landetxetan erakusketa ikusgai izanen da asteburu honetan. Etxeak ikusteaz gain, Baztango hameka margolariren lanak, altzari zaharren erakusketa, Bertizko Partzuergoko informazioa eta artisau produktuen salmenta izanen dira. Urriaren 6ko eguerdian zabalduko da erakusketa. Sarrera dohainik izanen da, ortziralean arratsaldeko 2etatik aitzin eta larunbat eta arratsaldean goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun