Elizondoko Jaime Urrutia karrikako dendariak aparkatzeko debekuaren kontra

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Jaime Urrutia karrikako merkatari batzuk arrenkura azaldu dute Balleko Udalak trafikoa arautzeko hartutako erabakiek sortutako ondorioekin. Ze­hazki, Bel­tzunegi arropa dendak, Maite lentzeriak, Perez mobledendak, Adela janaridendak eta Nafar­press liburudendak Udalari aurkeztutako idatzi batean adierazten dutenez, «Udalak arauak aldatu zituenetik, sekula baino bisita gutiago dituzte». Arau hauek, Istikonea etxetik (Adela) Kuar­te­le­ko­zelaia (Mar­tin­txo) bitartean autoa uztea debekatzen dute, denda hauetako bezeroei aparkatzea galeraziz. Den­darien ustez, inguruan bertze aparkalekurik ez dagoenez, bezeroek na­hia­go dute autoa uzteko errextasun gehiago dituzten bertze lekuetara joan. Modu berean, dendariek uste dute karrika honetako trafikoa ez dela aparkatzea debekatzeko bezain handia. Hori dela eta, aldaketa hauek berriz aztertzea eta lehengo egoerara itzultzea eskatu dute dendariek. Udala, aztertzen ari da merkatarien eskaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun