Gaztetxoek ere kanturako aukera izan dezaten, Elizondoko Abesbatza Ttiki sortu du helduen taldeak. Uda aitzinetik egindako deialdiak erantzun ona izan zuen, eta dagoeneko 30 haur baino gehiagok eman dute izena. Ikasturte berriarekin, gaztetxoen taldea ere lanean hasiko da, eta entseguekin ortzegunean, hilak 17, hastekoak dira. Ortzegunero 17:30ean bilduko dira Arizkunenean.