Gartzaingo Pilarika bestak urriaren 11tik 15era

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Egun handian VII. Duatloi txapelketa jokatuko da

Asteazkena, urriak 11
Bezpera Egune

6etan txupinazoa eta ezkil jotzea. Ttunttunek herriko itzulie eginen dute. 9etan Baztan Zopak Fransenen. 1etan dantzaldia Mikel SALABERRI­rekin.

Ortzegune, urriak 12
Pilarika egune

12etan Meza Nagusia Ariztegiko ermitan. 1etan hameketakoa. 5etan Gartzaingo VII. Mendi Duatloi txapelketa, Gartzain Kirol taldeak antolatua eta Nafarroako txapelketarako baliagarria (5 km. lasterka, 15 km. mendi bizikletan eta azken bi kilometro terdiak, lasterka).  Izen ematea, proba hasi baino ordu erdi lehenago arte egiten ahal da. Informazio gehiago 948 580813 telefonoan eta honako helbide elektronikoan: gartzain@teleline.es. Faborito nagusia Mitxel Aginaga, iazko irabazlea izanen da. 7,30etatik 10etara dantzaldia Mikel SALABERRIrekin. 10etan mutil-dantzak. 11etan bertsolariak: Xebaxtian Lizaso eta Andoni Egaña. 12etatik 5etara rock kontzertua.

Ortzileria, urriak 13
Herrikoen Egune

10etan futbol partide: Bailegi - Dream Team-en aurka. 2etan Zikiro jatea. (Txartelak Fransenen salgai, urriaren 8a arte). Dantzaldia Mikel SALA­BE­RRIrekin. 10etan mutildantzak. 12etan dantzaldia Mikel SALABERRI­rekin.

Larunbata, urriak 14
Haurren Egune

10etan mus txapelketa. 2etan bazkaria izanen du Bailegi taldeak eta haurren bazkaria Fransene ostatuan. 4etaik 8etara zezen mekanikoa eta haizezko gaztelua. 6etan txokolatada eta bonba japoniarrak. 8etatik 10etara dantzaldia Mikel SALABERRIrekin. 10etan Mutildantzak. 12etatik 5etara dantzaldia JALISKO BAND taldearekin.
Igandea, urriak 15
12,30etan Meza Nagusia herritik kanpo daudenen alde. 4etan Quads lasterketa Akullegin. 8etatik 12etara dantzaldia Mikel SALABERRIrekin. 12etan piroteknia ikuskizuna, Gaixoa Ni eta besten akabaila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun