Elizondoko Santio besten barne, iragarri bezala, Xorroxin Irratiak Behikaka.com zozketa egin zuen. Lore, Zagua eta Erdiz behiak lanean paratu zituzten hiru sari banatzeko helburuarekin. Euren lana ongi bete, eta lehenbiziko eta hirugarren sariak egun berean banatu ziren. Bigarren sariaren jabea, ordea, ez zen momentuan agertu eta abuztuaren 26ra bitarteko epean ere ez zuen seinalerik eman. Epea pasatuta, bigarren sari hori bazkideen artean zozketatzea erabaki zuen Xorroxinek, eta irailaren 4an saridunen izenak atera zituzten. Lau azpisari zituen bigarren saria honela banatu zen: Erratzuko Joxe Mari Apezetxea Fagoaga (Isabako Txapatera landetxean asteburuko egonaldia 6 lagunendako); Berako Bixente Taberna Sein (Arabako Murua herrian, Gorbeia landetxean asteburuko egonaldia 2 lagunendako), Elbeteko Belen Urrutia Hualde (Aizarozko ostatuan afaria 2 lagunendako) eta Oñatiko Roberto Ordorika Ezkurdia (Lurlan produktu lote bat). Heldu den urtean ere berriz ere Behikaka.com zozketa eginen du Xorroxin Irratiak.