Piriniotako behien lehiaketa eta enkantea irailaren 26an eta 27an

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 15a

Piriniotako behien lehiaketa eta enkantea irailaren 26an eta 27an TTIPI TTAPA

Aurten 22. aldiz piriniar arrazako behien lehiaketa-enkantea eginen da Elizondon, irailaren 26an eta 27an. Ohi bezala, inguruko nekazarien aziendez gain, hainbat bazterretatik etorritako nekazarien ehunka abelburu ikusgai izanen dira.

Larunbata, hilak 26

•10:00 aitzinetik: aziendak Merkatuko Plazan egon beharko dute.
•12:00etan: Baztan-Zopak.
•18:00etan: behi-azienden erakusketa. Epaimahaikideek aziendak puntuatuko dituzte.
•22:00etan: parte-har­tzaileen afaria.

Igandea, hilak 27
•10:30-14:00: Baztango artisauen azoka.
•11:00etan: Nafarroako Aretzea haragiaren eta Baztangoa gaztaren dastaketa.
•12:00etan: behi-aziendaren enkantea.
•13:00etan: sari banake­ta.
•Ondotik: Aspina elkarteak aretze bat zozketatuko du.
Aipatu, irailaren 25ean, ortzirala, aziendak Merkatuko Plazan sartzeko aukera izanen dela, 15:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun