Lekarozko Aroztegia Jauregian hotela eta golf-zelaia egiteko proiektua martxan da. Udalaren hasierako onespena hartu du, eta orain Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hilabete bateko epea dago alegazioak aurkezteko.
Proiektuaren bultzatzaileek lau izarreko hotel bat egin nahi dute eta, horrekin batera, inguruan 40 hektareako golf-zelaia. Gisa berean, hainbat etxebizitza eraikitzeko partzelak egitea ere proposatu dute.
Udalak joan den astean eman zion hasierako onarpena proiektuari, eta orain, aipatu bezala, alegazioen txanda da. Arazorik gabe aitzinera aterako balitz, lanak hurrengo urtean hasiko lirateke.