Iribarrengo bordako Simon, okina Txilen

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Simon Etxenike urdazubiarra 1952an gan zen Txilerat Iribarrengo borda baserria utzita. Hamahiru haurride zirenez, ezin guziak mantendu. «Orduan lan guti zen han. Mexikora gan nahi nuen baina ez nuen pasajerik lortu eta Txilera etorri nintzen». Garai gogorrak ziren haiek: «19 urterekin atera nintzen eta barkuan bidaiatzen hilabetea pasa eta gero, Argentina eta Txile arteko mugan utzi ninduten bakarrik negu gorrian eta nolabait iritsi nintzen Santiagora». Baztan ingurutik gan ziren gehienak bezalaxe okindegia du. Elizondoko Mari Kruz Istilartekin ezkondu eta semea eta bi hiloba ditu. Urdazubira urtero bisita egiten badu ere, ez du hemen gelditzeko asmorik: «Gelditzeko ez. Txilen ditugu negozioa, semea eta ttarrak hemen dire eta etxeak ere. Gu ez gara aterako harat. Semea gurekin aritzen da eta arras gustora gaude Txilen».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun