Zaborrak banatzeko kontzientziatze kanpaina hasi du Baztango Udalak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Baztango Uda­le­ko Ekologia, In­gu­rumen eta Hiri-Hondakinen Ba­tzor­de Infor­ma­tzaile Iraunkorrak kontzientziatze kanpaina prestatu du Baztango herrietan paratu berri diren beira eta pila-edukiontzien erabilera ezagutarazteko. Kontzien­tziatze kanpaina horren barnean, «Gauza bakoitza bere lekuan» izeneko argitalpentxoa prestatu dute eta baztandar guzie banatu zaie, beirazko hondakinak eta pilak dagozkien edukiontzietan botatzearen garrantziaz ohartarazi eta ingurugiroa zaintzeko ohituren aitzinean sentibera daitezen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun