Nafarroako Gobernuaren Foru Agindu batek arautzen du erreketa kontrolatuak egiteko baimenak eskuratzeko tramitea. Foru Agindu hori negu aitzin argitaratuko dute baina iduri du joan den urtekoaren beretsua izanen dela.
Eskabidea, mendi zaindariaren bulegoan aurkeztu behar da, Elizondon, Santiago karrikaren 55ean, behean, albaiteroen ondoan. Gero, tokiari dagokion mendi zaindaria edo mendi zaindariordea erre nahi den tokia ikustera joanen da eta, azkenik, Ingurugiro Departamenduak baimena emanen du.
Eskabideak egiteko epea martxoaren 15 artio zabalik badago ere, hobe da eskabideak urrian eta azaroan egitea, eskabide guziendako epea apirilaren 15ean akituko baita. Erran nahi baita, eskaera zenbat eta lehenago egin, orduan eta denbora gehiago izanen da erretzeko.
Tramitea arintzeko, eskatzaileendako aiseago egiteko eta erreketa kontrolatuak bulkatzeko, herrietako alkateen laguntza ezinbertzekoa izanen da. Herriko alkateek, nork bere eskabide guziak bildu eta mendi zaindariaren bulegoan aurkeztuko dituzte.
Bulegoaren jendearendako ordutegia goizeko 7,30etatik 8,30ak biztartekoa da. Ordu tarte horretan joatea ezinezkoa balitzaizu, deitu 608 25 18 77 telefono zenbakira.