Amaia Rodriguez Zaldua Euskara teknikari berria

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 14a

Azkeneko bortz urteetan Udaleko Euskara Ze­r­bitzuan teknikari izan den Paula Kasaresek lan ezedentzia eskatu eta urte batzuez Euskal Herritik kanpo ariko da, gogoko bertze jardueretan. Idatzi baten bitartez, bortz urte hauetan emandako laguntza eskertu du Paulak, «laguntza hori gabe ezinezkoa izanen baizitzaidan nire lana betetzea».
Hemendik aitzin Amaia Rodriguez Zaldua izanen da Udaleko Euskara Zerbitzuan teknikari lanetan. Hernaniarra sortzez, «Baztango euskararen erabilera areagotzea» izanen da bere helburu nagusia. Modu berean, haurrek eta gazteek eskolaz kanpo ere euskara erabiltzeko ekintzak antolatzeko asmoa du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun