Txileko baztandarrak Munduko museko txapeldunak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 14a

Cosme Sanz eta Eusebio Gamio baztandarrak Munduko XXIII. mus txapelketa irabazi dute aurten Donostian, Txile ordezkatuz. Cosme Sanz Erronkariko Burgi herrian sortua da eta Azpilkuetako Mittoneako Isabel Urrutiarekin esposatua dago. Elbeten duten etxera etortzen dira urtero. Duela 36 urte gan zen Txilerat, okin gisara lan egitera. Eusebio Gamio Arizkungo Iñarbil auzoko Larrasterrekoborda baserrikoa da. Duela 38 urte ailegatu zen Txilerat eta hau ere okina da. Mexikoko ordezkaritza ere bi baztandarrek osatu zuten Munduko txapelketan: Zigako Eustaquio Etxenikek eta Arizkungo Javier Etxenikek. Honek ezin izan zuen jokatu eta Angel Ponce arizkundarrak hartu zuen bere lekua.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun