Nafarroako Gobernuko Suhiltzaile zerbitzuak larunbat arratsaldean Baztanen piztutako sutea itzaltzea lortu zuten. Amaiurren eta Erratzun sortu zen sua eta 11 Hektarea erre zituen.
Lehenbiziko sutea Erratzun piztu zen, 13:30ak aldera. Oronozko eta parke zentraleko suhiltzaileak joan ziren hasieran, baina suak hartu zuen eta bi helikopterok eta Ingurmen Ministerioak Noainen duen abionetak ere joan behar izan zuten. Sute honek 7 Hektarea sasi eta larre erre ditu.
Erratzukoa kasik kontrolatua zegoenean, SOS Navarran Amaiurren piztu zen suaren berriaz informatzeko deia jaso zuten 18:00ak aldera. Bi orduren buruan kontrolatu zuten sua Oronoz, Iruñea eta Tafallako suhiltzaileek. 4 Hektarea erre ziren Amaiurren.