1937 urtean jaiotakoek kinto afaria ospatuko dute Almandozko Beola jatetxean abenduaren 9an, larunbatean, Baztan, malerreka eta Bortzerrietakoak. Eguerdiko 12etan Almandozko elizan meza ospatuko dute hildako kintoen oroimenez eta ondoren bazkari ederra. Bazkarira joateko izena eman behar da Beola jatetxean abenduaren 6a baino lehen.