Baztan Ikastolaren behorra Iruritako Josetxo Obregozok ereman zuen

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 10a

Bertze urte batez Baztan Ikastolak behor bat zozketatu zuen Elizondoko ferietan. Eguerdiko ordu batean egin behar zen zozketa pixko bat gibeleratu zen eta jendea pilatu zen pottokaren inguruan. Azkenean, ordubata eta leurdenetan ikastolako zuzendariak, haur batzuz lagunduta, 1.510 zenbakia atera zuen. Zenbaki saritua Iruritako Josetxo Obregozori egokitu zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun