Hirugarren urtez, behi esne kuota uzteagatik laguntza emanen da Nafarroan. Aurtengoan, %10 igo da laguntza. Honela, 40.000 kiloko kuota baino gutiago duten abeltzainek kiloko 66 pezeta jasoko dute, eta kiloko 55 pezetakoa 40.000 kilo baino gehiago dutenek. Aurten uzten den kuotarekin, heldu den urteko erreserba osatuko da. Kuota uzten duten abeltzainek, heldu den urteko martxoaren 31 arte segitzen ahal dute esnea produzitzen eta urte berean jasoko dute kalteordaina aldi bakar batean. Hori bai, eskaerak urte honetako azaroaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira eskualdeko Nekazaritza Bulegoan.